![]() |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
kronikaDanimarkako gure egonaldia bi leku nagusietan eta bi etapatan(tartean Islandiara salto egin baikenuen) burutu genuen. Jylland, Folkecenterreko ingurua, eta Kopenhage.Oso bestelakoak zein baino zein. Bata, nekazari munduaz inguratua, itxia eta naturaren baliabideak ustiatzen bizi dena eta bestea hiritarra, irekiagoa eta industriaren presentzia handiagoa dena. Hain ezberdinak dira ezen haien arteko iritzia ez baita oso ona. Kopenhageko gure lagunek azaldu zigutenez, era apal batean esatearren, estimu “handirik” ez diete Jylland-eko jendeari. Gurean ere oso sarri entzuten diren betiko kalekume eta baserritarren arteko lehiaren parekoa :-) Eskualdeen arteko lehiak alde batera lagata, Jyllanden izan genuen
harrera aipatu behar dugu. Internet behar genuela eta sartu ginen
herri txiker batera eta informazio bulegoan hortaz galdetu eta
handik, gure harridurarako, herriko ikastetxera bidali gintuzten.
Umeak lurretik botaka borroketan jolasten ari zirela sartu ginen
barrura eta munduko lasaitasun guztiarekin bidali gintuzten umeen
informatika-gelara han nahibeste egon gintezen inolako azalpenik
eman beharrik gabe. Herri txiki eta baserri/granjek osatzen dute paisai ikaragarria
duen nekazal-zonalde hau. Danimarkako mendebaldeko kostaldean
kokatuta, udan turista alemaniar asko jasotzen dute espreski eraikinetako
itsasertzeko camping dotoreetan. Izan ere Jyllandeko gaua bitxia da oso. Eskualdeko burua den Åhrus
kenduta, Eta halaxe trenez 5 orduko bidaiaren ondoren ailegatu ginen Kopenhageko geltoki zentralera, Kopenhageko gure kontaktuak ziren Maria eta Balder zain genituela. (esker anitz bioi laguntzagatik! zorretan gaude). Eta horrela, behin etorkinen auzoa den gunean instalaturik, hiriaren
itxura ezagutzera joan ginen Naturarekiko errespetu handia ikusten bazaie ere badute beltzune handi bat(gobernuak azken aldian gai honekin daraman pasotismo politikaz gain) zentzu honetan haien erabaki eremutik kanpo geratzen bada ere. Zentral nuklear baten gertutasuna litzateke. Beherago, kronikaren alde teknikoan azaltzen dugunez, Danimarkako jendeak burutako borrokaren bitartez(adb. daniarra da gurean hain ezaguna den “nuklearrik ez” pegatinaren eguzkiaren irudia) lortu izan du gaur egunera arte zentral nuklearrik ez izatea eta are garrantzitsuago dena, haren beharrik ez izatea. Baina haien eskuetatik kanpo zegoen afera batek belztu zien historia, Suediako zentral nuklearrak hain zuzen. Suedia eta Dinamarka artean itsasoko 20 kilometroak baino ez daude. Kopenhageko kostaldetik arazorik gabe ikus daiteke Suediako kostaldea eta, tamalez, baita kostalde horretan kokatutako zentral nuklearra ere. Oso egoera bertsua Euskal Herrian Garoñarekin dugun arazoarekin alderatuta, hain zuzen. Eta lehen aipatu dugun hiritik emandako osteratxo horietako batean
kioskoetako aldizkariei erreparatu eta ohartu ginen nola kontu
monarkikoak kolore guztietako argitalpenetan agertzen ziren(egunkarietatik
hasita eta aldizkari sentsazionalistetan bukatuta). Honetaz gure
lagunei galdetu eta erantzuna oso argia izan zen, erregina oso
ondo ikusita dago gizartean. Esan gabe doa, Kopenhagetik gehien erakartzen gintuena, eta hiria
bere mugetatik kanpo ezaguna bilakatzen duena, Cristianiaren afera
zela. Eta Balderri esker gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. Cristianiaren historia autoritaterekin izandako tirabira eta borrokez
betea dugu. Dozenaka zenbatzen dira Kopenhageko udalak eta Danimarkako
gobernu zentralak Cristiania mapatik desagertarazteko ahaleginak.
Debekuak, hamaika lege, okupazio militarrak....denetarik pairatu
dituzte haien kabuz bizitzeko nahia izan zutenek eta dutenek.
Soilik autoritateak markatutako gizarte ereduaren galbahetik kanpo
bizi nahi izan dutelako. Kopenhageko gorabeherak eta Islandiako 10 egun ederrak atzean lagata,
berriz ere abiatu ginen gure furgoneta eta karabana zeuden lekura,
Folkecenterrera. Baina oraingoan paraje berriak ezagutzeko garaia
bukatu eta pilatutako lanari aurre egiteko tartea ailegatu zitzaigun.
ekogaia proiektuaZalantzarik ez dago Danimarka Europa mailan aitzindarietariko bat
izan dela energia berriztagarrien erabilpenari dagokionez. Geuk haizeak sortutako energia garbi honen maila lokaleko kasu
praktiko bat ezagutzeko aukera izan genuen Sydthy herrian. Komarka
honetan 12.000 pertsona bizi dira eta batez-beste 75MW elektrizitatea
kopurua kontsumitzen dute baina instalatuta dauzkaten 145 haize
errotei esker 130MW eskuratzen dute. Beraz, behar duten baino
energia askoz gehiago ekoizten dute. Esan beharrik ez dago, energia-soberakin
hau energia-sare nazional handiari saltzen diotela beste lekuetan
erabilia izan dadin. Modu honetan, energiaren salmenta honekin
haize errotaren instalatzeak suposatzen duen hasierako diru inbertsioa
amortizatzea lortzen dute. Gaur eguneko legediaren arabera errota bat erosi eta instalatzeko
bi era dauzkate danimarkarrek: kooperatiba baten izenean egitea
edota zure lanbidea laboraria izatea. Horrela Danimarkan dauden
haize errota gehienak jabego pribatuaren esku daude. Danimarkan ikus daitezkeen haize erroten potentzia 200 eta 500 KW artean dago, hau da urtean 500.000 eta milio baten KW/orduko sortzen dutenak. Beraz, hauen moduko 200 Kwko errota baten salneurria 180.000 euro inguruan baldin badago, aipaturiko urteko energia produkzioaren arabera 6 urte beharko lirateke, gutxi gora behera, hasierako kostu hori berreskuratzeko. Hortik aurrera dena, irabaziak dira. Batek baino gehiago pentsa lezake horrenbeste haize errota izateak,
Danimarka bezalako herri txiki batean, paisaiaren itxura kaltetu
lezakeela. Egia da, oso ugariak direla Danimarkako paisaietan
mota eta kolore guztietako errotak baina geuk behintzat ez dugu
inoiz sentitu “naturatik kanpoko elementuak” bezala.
Gure ustez ingurunean oso ondo txertatzen jakin izan dute eta
ez dute inolako eragin txarrik izan. Are gehiago zenbait lekuetan
paratutakoek inguruneari kutsu berezia ematen diotela esan behar
da, hala nola, postaletan sarri agertutako, Kopenhageko kostaldeko
haize erroten lerro famatua. Haizearen energiaz gain, Kopenhagetik osteratxo bat emanez, adibidez,
oso erraz ikus daiteke eguzkiaren energiaren erabilpena ere sarri
erabilia dela eraikinetan paratutako panel ugariei esker. Danimarkara hurbiltzearen arrazoi nagusia izan den lekua da Folkecenter(jendearen topagunea). Han igarotako egunetan energia berriztagarrien arlo orotan ibiltzen den munduko parte askotako jendea ezagutzeko parada izan dugu. Hala nola Haize-energiaren (WWEA) munduko elkartearen presidentea den Preben Maegaard edota Stig Vindelav, marea-energiaren munduko elkartearen presidentea. Han igarotako orain arteko bidaiaren gehien ikasitako egunak izan
dira, ezbairik gabe. Marea-energia, energia eolikoa, eguzki-energia,
biogasa, biomasa, olio puruaren erabilpen ezberdinak, bioeraikuntza,
hondakin-ura tratatzeko konponbide naturalak.... kontaezina da
Folkecenter osatzen duten eraikin ezberdinetan ikusi eta ikasi
daitekeena. Irabazi asmorik gabeko proiektu hau 1977an jaio zen, Junta batek
gidatua da eta Danimarkako Gobernuak diruz babestua. Haren 3000
metro karratuetan bulegoak, tailerrak, erakusketak, formakuntza-zentroak,
bizilekuak, liburutegiak, negutegiak..... Haien helburu nagusia oso garbia da: ingurugiro eta energia berriztagarrien garapen, ikerketa eta informazio-hedapena, betiere hain lana talde txiki eta ertainei zuzenduta delarik; maila lokalari berebiziko garrantzia emanez. Folkecenterrek lau arlo nagusitan banatzen du bere lana:
Berriro ere hemendik eskertu behar dizkiegu, gure lana burutu ahal izateko ezinbesteko izan dugun haien instalazioak laga izana, gurekin izandako abegi ona eta, batez ere, Jane, Niels, Raghavan, Preben, Ibrahim eta enparauen jakinduria gurekin konpartitu izanagatik. Mila esker. ***Behean azaltzen diren leku guztiak Folkecenterreko arduradunek gomendatu eta gidatutako bidaiak izan ziren, Kopenhageko bioeraikuntzaren kasua izanezik.
Egun, munduan funtzionamenduan dagoen haize generadorerik zaharrena. 28 urte pasa dira 1975ean Tvind ikastetxeko irakasle batzuen buruan generadorea eraikitzeko ideia sortu zenetik. Garai hartan Danimarkan oso polemika handia zegoen Gobernuak eraiki nahi zuen iparreko herrialde honetan izan zen lehendabiziko zentral nuklearraren inguruan. Honen aurrean Tvindeko irakasleok kontrapuntu praktiko bat jarri nahi izan zioten naturaren kontra eraso zuzentzat hartu zuten planta nuklearraren proiektu horren aldean. Eta beraz, energi garbia sortuko zuen haize generadore bat eraikitzeari ekin zioten. Bi helburu zehatz bete nahiko zituena. Alde batetik ikastetxea eta haren inguruko energi behar propioak era ekologiko batez asetu eta bestetik energia nuklearraren aurrean bestelako aukera praktikoak eta eraginkorrak bazeudela munduari erakutsi. Era honetan, haiek beraiek eta ikastetxeko hainbat lagunen laguntzarekin eraikitzeari ekin zioten. Proiektua ospea bereganatzen joan zen denboraren joan etorriarekin batera eta ehunka zenbatzen ziren era desinteresatu batean errota eraikitzen laguntzera hurbildu zirenak. Generadorea eraikitze-lanetako garai osoan, uste da, 100.000 pertsonatik gora hurbildu zela ezohizko proiektu hau gertutik ezagutzeko xedez. Horrela ehunka bolondresen 2 urte luzetan egindako lan eskergaren
ondoren 54 metrotako haize generadorea eraikitzea lortu zuten,
garai hartan munduko handiena izan zena alegia. Proiektua, esan bezala, irakasleek finantzatuta izan zen, ia miloi bat eurotako inbertsio batekin eta 1977an obrak bukatu bazituzten ere, 1978ra arte ez zuen energia planta moduan funtzionatu. Gaur egun generadoreak 900 KWtako potentzia dauka eta ikastetxeko instalazio guztiak energiaz hornitzeaz gain, gainerakoa saldu egiten dute ikastetxearen bestelako beharrak diruz babesteko. Benetan oso harrigarria iruditu zitzaigun nola gurean hain famatuak
diren “auzolan” moduko baten bitartez, planta nuklear
baten eraikitzea ekidin eta gaur egun arte ikastetxe oso bat energiaz
hornitu eta diruz laguntzen duen sistema ekologiko bat eraiki
daitekeen jendearen laguntza desinteresatuaren bidez. Hasierako
inbertsio ekonomikoa, aspaldi, oso luzez gainditu dutelarik, gainera.
Eredugarria, zinez.
Folkecenterretik kotxez 5 minututara dagoen marearen indarra elektrizitate bilakatzen duen asmakizuna dugu Wave Dragon. 150 tona baino gehiagoko pisua du 8 milimetroko altzairuz egindako zati nagusia. Hala eta guztiz ere behar bezala funtzionatu ahal izateko 237 tonako pisua behar duenez, gainerako 87 tona uretatik lortzen ditu, lasta moduan. Pisu eta tamaina horri gehitu behar zaizkio olatuak bideratzeko erabiltzen dituen bere bi “hegal” modukoen 126 metroak; orotara 250 metroko eraikuntza erraldoia osatuz. Funtzionamendu oso “xinplea” du halako tamaina izanda ere. Alde batetik eraikuntzaren hegalek olatuak bideratzen dituzte bere erdi parte nagusira non olatuek mugitutako ura jaso egiten da han kokatutako turbinak mugiarazteko. Turbinen mugimenduak sortzen du elektrizitatea, beraz ur bare edo olatu-mugimendu handia duen leku batan edo bestean kokatzea eragin zuzena du instalazioaren errendimendua, pisua eta tamainarekin; lekuan lekuko egoerari hobekien moldatzeko xedez. Aipagarria da nola edozein momentutan eta edozein lekutatik interneten bidez arduradunek begiratu dezaketen une horretako instalazioaren egoera eta estatistika guztiak. Danimarkan, jada oso garatua dagoen haize-energiak ez bezala, marea-energiaren
inguruko praktikak diruz babestuta daude energia mota hau indartzeko
asmoz. Horrela Wave Dragon dirulaguntza gehien jasotako proiektua
da. Hasiera batean harrigarria badirudi ere, granja horretan kontsumitutako argindar, berotasun eta lur-sailen ongarria guztia txerrien gorotzatik eskuratzen dute, biogasan oinarritutako birziklapen-sistema batean oinarrituta. Sistema honen funtzionamenduaren oinarriak oso errazak dira. Txerri
kaka bildu eta espreski egokitutako silo batean 3 astez edo lehortzen
utzi. 3 aste horietan izandako lehortzeak eragiten du biogasaren
sortzea eta, biogasak berez duen gorazko joeragatik, siloren goialdean
kokatutako hodien bidez bideratzen da gasa beharrezko duten tokietara.
Biogasa, gaur egun gurean hain zabalduta dagoen “gas naturala”ren erabilpen berdinak izan ditzake inolako arazorik gabe. Biogasaren bestelako erabilpena baten adibidea ikusteko aukera
izan genuen granjarako bidean geundela. Ur beroa eta elektrizitatea
sortzen dituzten bi 750 Kw/orduko generadoreen kasua, hain zuzen.
Gaur egun gas naturalarekin lan egiten badute ere, etorkizun hurbil
batean biogasa erabiliko dute. Aipagarria da nola hodi-sistema
baten bidez haiek berotutako ura banatzen duten zonalde horretako
270 baserrietara. Etxeak oso barreiatuta daudela jakinda, maila
lokaleko banaketa-sistema konplexua bezain txukuna eraikitzea
lortu dute. Hauxe litzateke PPOren energia-ziklo osoaren azalpena: Lursailetako landareen haziak (koltza, eki-lorea, jathropha...) edota algak jaso eta prentsatu. Prentsaketan olioa eta konposatua ateratzen da. Konposatua, landarearen arabera, animalientzako elikagaia edota ongarri modura erabil daiteke. Bestalde olioa iragazi egiten da eta hortik ateratako hondakina animalia zein gizakien elikadurarako erabat erabilgarria dugu. Behin olio purua izanda, berokuntza-sistema, kotxe/bus/traktore/itsasontzi/trenen erregaia behin bihurketa-kit bat instalaturik izanda... eta abarreko erabilpenak izan litezke. Kotxeetan olio purua erabiltzearen abantaila orokorrak:
Momentu honetan olio purua ibilgailuetako erregai moduan erabiltzeko diru-laguntzarik ez dago. Are gehiago prezioa asko garestitzen duen zerga batzuk ordaindu behar dira. Honek arazo handi suposatzen die olioa haien kotxeetan erabili nahi dutenen poltsikoan eta beraz hauek guztiak desiatzen ari dira Europako Batasunak agindutako erregai ekologikoen legearen erreforma, non aipatutako zerga horiek desagertuko liratekeen. Bestalde, olioa zure beroketa-sistemarako erabiliz gero inongo
zergarik ez da ordaindu behar. Beraz, azken aukera hau da momentuz
olioaren erabilpen posible guztien artean gehien zabalduta dagoena
Danimarkan egun. Hjortshojeko eko-herria 1986an sortu zen. Gaur egun, 10 familiaren bizilekua zituen “gizarte” bat izatetik 76 etxe pribatuko (eta bat amankomuna) bat bilakatu da, eta etorkizun hurbil batean 100 gehiago espero omen dira. Herria sortu baino lehenago, ideia honek ehunka pertsona erakarri zituen baina soilik familia bakan batzuk izan ziren iniziatiba hartu eta lehendabiziko etxebizitzak eraikitzeari ekin ziotenak. Buztina eta birziklatutako papera(aislamendurako) erabili zituzten
eraikinak egiteko.Hasiera batean eztabaida handia izan zuten erabili
beharreko energia motaren inguruan. Helburua garbia zen ordea,
ingurugiroarekiko ahalik eta errespeturik handiena izango zuena,
hain zuzen. Era honetan, erabaki zuten egurra erabiltzen duen
beroketa-sistema lokala eraikitzea. Horretarako hazkunde arineko
zuhaitzak, sahatsak, erabiltzen dituzte, hondakin-ura purifikatzeko
ere erabiltzen duten lursail batean hain zuzen ere. Hauxe Balderri, Logik & Co bioeraikuntzan
espezializatutako enpresaren bazkide kooperatiboari, egindako
elkarrizketa labur bat duzue. 20 urte baino gehiago daramatza bioerakuntzaren
inguruan lanean. --Energia berriztagarrien aplikazioa Bioeraikuntzan --Christianiako zure ibilerak. Laburbildu Christianiari
buruzko zure iritzia |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|