![]() |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
kronikaSuitzako 5 egunetako ibileraren ondoren iparralderako bidea hartu genuen. Helmuga, Berlin. Eta holaxe egin genuen Biel eta Berlin bereizten dituzten 800 kilometro inguruak atzean laga ondoren.Egun oso bat bidean eman genuen amaiezinak ziruditen Alemaniako autopistetako errepidetan. Ordu asko, atseden-guneak eta janari azkarrak albo batera utzita ailegatu ginen Alemaniako hiriburura. Hantxe, hirira sartu bezain pronto, topatu genuen ekialdeko Berlin zaharraren komunikazio dorre berritua ongietorria adierazteko moduan. Berlinetik harridura sortzen dizun estreneko kontua trafikoa da. Hasieran nahiko kaotikoa dirudi. Bidegurutze bitxi samarrak, biribilgune arraroak, norabidea aldatzeko bihurguneak nonahi....eta abar. Baina hala eta guztiz ere, harritzeko da, hasieran guretzako zen anabasa txiki horretan ez genituela ikusi ezta entzun ez klaxon-zaratarik, ez gidarien arteko haserrealdirik.... soilik kenduta gu okertzen ginenetan noski; GPS-a ere ez baita perfektua ;-) Behin hirian egun batzuk igarota eta haien kale luzeetatik kilometro
nahikotxo eginda konturatzen zara zeinen zabala den Berlin, zeinen
handia den hiriak okupatzen duen lur-eremua. Idei bat egiteko,
gu geunden Berlineko mendebaldean zegoen campingetik erdigunera
joateko 20 kilometro egin behar genituen. Horrela ulertzen da
zergatik daukaten halako garraio publiko sare hain txukuna; tranbia,
metroa, trena eta busen dozenaka linea dauzkate, Berlineko azken
izkinara arte ailegatzen direnak. Aipatzekoa da nola ez duten
bitarteko handirik jartzen jende orok biletea ordain dezan. Gure
ustez garraioak benetan zerbitzu “publiko” moduan
ulertzen dute eta bidaiak ordaintzea norberak garraio sare hori
mantentzeko egiten duen ekarpena da. Honek trafikoan eta kutsaduran(zarata
eta isurketak) eragin handia dauka eta gurean tamalez, esan beharrik
ez dago, egun zeinen garesti dauden garraio mota guztiak, askotan
kotxearen erabilera ezinbestekoa bilakatuz. Berlinen itxura hasieran oso berezia iruditu zitzaigun. Bitxia
egiten da oso ez parte zaharra ez monumentu edo eraikin historiko
nabarmenik ez dituen hiri bat. Berlineko historia berria baldintzatu
duten bi guden eraginak bizi-bizirik darraie egun, eta hiriaren
itxuran asko isladatzen da. Alde batetik 2. guda mundialaren suntsiketak
ez zuen eraikin, monumentu, eliza edo parte zaharrik zutik utzi
eta bestetik “guda hotza” delakoak sortutako Harresi
ospetsuak bi zatitan eta bi sistemetan hiria banandu zuen. Esan bezala ekialdeko zonaldean askoz mugimendu kultural eta politiko
handiagoak ikusten ziren. Etxe okupatu batzuk ikusi ahal izan
genituen eta horrela gertutik ezagutu ere nola gaztetxe moduko
hauetariko batzuk “publikoak” izatera igaro diren
udaletxearen laguntzaz. Gaur egun kultur-etxeak bezala ulertu
genitzake. Latinoamerikako zenbait herriarekiko elkartasun taldeen
kaleko presentzia ere nabaria zen, Chile, Chiapas.... Jendearen buruetan, gure ustean, oraindik ere ekialde eta mendebalde
ezberdintasuna, horrek dakarren guztiarekin noski, bizirik jarraitzen
du. Zenbaitzuk komentatzen ziguten nola bizi izan zuten Harresiaren
erorketa eta nostalgia kutxu bat somatu geniela esan liteke. Oso
adierazgarri da Silviok kontatu zigun bere bizipena. Bera musikazale
porrokatua izanda RDA zaharrean disko berriak eskuratzea zaila
suertatzen zitzaiela eta Harresiaren suntsiketaren geroztik herrialde
kapitalisten merkatua RDA-ra zabaltzean edozer erosteko aukera
izan zuen.Pentsa! egun horretan mendebaldeko partera pasatu zirenei
egin zieten lehendabiziko gauza mendebaldeko dirua oparitzea izan
zen eta. Azken finean, laburbiltze aldera, bi sistema kontrajarrik urteetan landutako kontraste handia topatu genuen Berlinen. Alemaniarren izaerari dagokionez gure iritzian nagusi izan da hotza
hitza. Hasieran oso hotzak, itxi samarrak dirudite jendearekin
tratuan hasteko momentuan. Bestalde esan beharra dago gurekin
harremana izan duen jendea primeran jokatu dela. Batez ere gure
kontaktuak izan diren Silviok eta Marik asko lagundu gaituzte.
Zin dagizuet bueltatzen garenerako ez duzuela itzultzaile lanik
egin beharko :) Mila esker bioi!! ekogaia proiektuaSuitzan egin genuen antzera, Berlinen ere gure proiektuaren inguruko lana bi arlo berdinetan banatu genuen. Alde batetik, Suitzan bukatu ez genuen azpiegitura lana behin betiko burutzea eta bestaldetik aurrikusita genituen lekuak bisitatzea (bai eta Berlinen bertan azaldu zitzaizkigunak). Azpiegiturari dagokionez, karabanaren sistema energetikoa instalatzen bukatu dugu. Horretarako eguzki-plaka bat erosi eta martxan jarri dugu, berarekin energia elektrikoaren beharra murrizteko. Egia esan, honen inguruko gure usteak bete egin dira; eguzki plaken munduan Alemanian eskarmentu handia daukate. Sistema osoa lortzeko eta honen gainean aholkuak emateko inongo arazorik ez baikenuen topatu. Bestalde, ekogaia proiektuari berari dagokionez, Berlinen energia
berriztagarrien inguruan lan egiten duten guk gertutik ezagututako
esperientziak hauexek izan ziren: biodiesela eskaintzen duten
gasolindegien sareko bi leku, UFOP biodiesela ekoizteko erabiltzen
duten koltza lantzen duten laborarien elkartea eta UFA FABRIK,
bizitzaren alde guztietan autosufizientzia lortzeko bidean den
bizigunea.
Alemania osoan, gure datuen arabera, 1600dik gorako gasolindegi topa daitezke biodieselaz hornitzeko gai direnak. Berlinen kasuan, adibidez, ez zen batere zaila hiritik kotxean osteratxo bat egin ondoren biodieselaren ikurra duen gasolindegirik topatzea. Guk haietariko bitan bisita egitea deliberatu genuen bai eta furgonetaren erregai-tanga osoa bete, guk geuk haien biodieselaren errendimendua probatu ahal izateko. Ikusi ahal izan genuenez guk ekoitzitakoa baino lodiagoa zen haiek saltzen zutena. Oso bitxia da nola Alemanian koltza oso erabilia dela bai biodiesela ekoizteko baita elikagai gisa. Harritzekoa da nola gaur egun ere gure herrian koltzari buruz hain irudi kaxkarra izaten jarraitzen dugun, olio osasuntsuenetarikoa dela frogatuta badago ere. Aipagarriena zen guk bisitatu eta kanpotik ikusi genituen gasolindegi
orotan biodieselaren salneurria, diesel fosilarena baino 10 zentimo
inguru merkeago izaten dela. Guk aurkitu genuen biodieselik merkeena
76 zentimotan zegoen, diesela 89tan zegoelarik. Bestalde, oso nabarmena da enpresa handi edo multinazionalak eta
enpresa txikien artean dagoen aldea. Autopistetan kokatuta daudenak,
enpresa handien gasolindegietan(shell, BP...) alegia, ez genuen
ezta leku bat bera ere ez non biodiesela eskaintzen zuten. Hiri
barneko gasolindegi kate txikietan,aldiz, oso ohizkoa zen biodieselaren
aukera. Adibide garbia dugu hauxe, arras asko erakusten duena
nortzuk ez dieten energia berri, merke eta ekologikoei atea ireki
nahi; beraien negozio itxia eta errentagarriari azken petrolio
tanta xurgatu arte.
Artea, lana eta eguneroko bizitza uztartuko zuen bizimodu berri mota bat sortu nahian ehun bat pertsona 1979an mendebaldeko Berlinen erdian abandonaturiko filmen grabaziorako erabiltzen zen lur-eremua berreraikitzeari ekin zioten. Laster eraikuntza kaltetuak zaharberritzen hiri barneko auzo-komunitate ekologiko bat bilakatu zen non adibidez zaborra bereizi eta birziklatzen lehenengoetarikoak izan ziren mendebaldeko Berlinen. Ideia hori jarraiki gaur egun aurkitu genituen etxebizitzak, jatetxea, kultur-gunea(kontzertuak, ikastaro ezberdinak,...) zirkua, granjak, haiek landutako produktuen denda ekologikoa, ume-zaindegia eta abarrak dituen ingurune orlegi baten barnean kokatutako eko-auzoa. Hauexek dira han gertutik ikusitako esperientziarik aipagarrienak: - Lur-teilatuak. Zenbait etxeren gainean etxebizitzak
epeltzeko sistema bat ezarri dute non teilak jarri beharrean lurra
eta landareak erabiltzen dituzten. Lur eta landare hauen azpian
harri geruza bat eta isolamendu lanak egiten dituen birziklatutako
paperez betetako plaka moduko bat. - Eguzki Plakak. Ikusi ahal izan
genuenez gunearen sarrerako teilatu gehienak eguzki-plakez hornitua
zeuden eta hango lagunak komentatu zigunaren arabera mota ezberdineko
plakak dira. Alde batetik bereizketa egin liteke plaken kristalaren
arabera(polikristalinoak, monokristalinoak, amorfoak...) Momentuz
probatzen ari dira errendimendu eta prezioen arabera haientzat
egokiena litzatekeena aukeratu ahal izateko. - Generadore eolikoak. Komentatu zigutenez generadoreen
auto-produzitzeko zatirik konplikatuenak diren palak eraikitzeko
adina diru izan ez eta haiek beraiek eraikitzeari ekin zioten.
- Iragazitako uraren berrerabilpenerako sistema. Euria jaso eta iragazteko beraiek asmaturiko zirkuitu baten bitartez gune osoko ur ez edangarriaren beharra asetzen dute. Sistema honetan landareek jokatzen duten papera osa handia da, urak dauzkan osagai kimikoak erabiltzen dituzten haien hazkunderako eta era horretan ura harri-geruzez eginiko iragazkietatik pasa ondoren erabilgarri bihurtzen da. Ur hau edangarria ez bada ere, beste erabilpenetarako(ureztatu,etxeko komunetan erabiltzeko...) aproposa da. Modu honetan uraz gain diru nahikoa ere aurreztu egiten dute. Beraien 25. urteurrenera gonbidatuta zaudete, agi denez festa handia
prestatuta daukate eta.
www.ufop.de Alemaniako nekazarien elkarte ezberdinek bultzatu eta mantendutako antolakundea. 4 arlo ezberdinetan lan egiten dute; barne eta nazioarteko instituzioei presio politikoa egitea, nekazal-ekoizpenaren hobekuntza sustatzea ikerkuntza eta berrikuntza-saiakerei babesa emanez, ustiaketa mota berriak garatzea eta olio autoktonoa eta landare proteindunen salmentak sustatzeko gizarteratze lana egitea. UFOPeko gure harremana izan zen Norbertek erakunde honen gorabeherez gaindi biodieselaren inguruko arlo guztietaz mintzo zitzaigun. Hala nola, Alemanian biodiesela ekoizteko erabiltzen duten koltzaren landaketa eta elaborazioaz, biodieselaren komertzializazioa arautzen dituzten legeetaz, energia berriztagarrien inguruko gizartearen kontzientziaz... Berarekin izandako solasaldi luzea oso interesgarria suertatu zitzaigulako elkarrizketa berezi bat egitea pentsatu genuen, guk berarekin izandakoaren laburpen gisa. Laister hemen paratuko dugu berak gure galderei entzundakoa. Honetaz aparte aipatzekoa da, aurrikusita genituen bisitez aparte,
UFOPeko jendeari esker Leer herrian kokatuta dauden koltza ekoizteko
eremuen berri izan dugula. Beraz, biodieselaren ekoizpena eta
banaketa hurbilagotik ezagutzeko xedez, Holandarako bidean gaudela
hortik igarotzen saiatuko gara. Biodieselaren kontuaz gain, Alemanian eta batez ere Berlin inguruan
energia berriztagarrien erabilera orokorrari dagokionez eguzki-plaken
erabilera ugaria eta generadore eolikoen presentzia nabarmena
azpimarratuko genituzke. Eguzkiaren erabilera oso ohikoa bada, eolikoa ere ez da oso urrun geratzen. Berlinerako bidean egin genituen ehunka kilometroetan autopista alboetan dozenaka generadore eolikoen gune txikiak topatu baikenituen. Kasu gehienetan oso sakabanatutako eta ingurunean ondo txertatutako bospasei generadore txikik osatzen zuten gunea. Azkenik ez genuke aipatu gabe utzi nahi erabiltzen duten zaborren
bereizketa eta jasotzeko sistemak.Itzultzeko ontzien berrerabilpena(botilak,
erosketarako poltsak...) sustatzen duten moduan, hiriko edozein
izkinan, metroan, aireportuan edota kalean topa daitezke zaborra
gaika biltzeko mota eta tamaina guztiko biltokiak. |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|