![]() |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
kronikaItaliako iparraldean egun sargoritsu pare baten ondoren beroarengandik ihesi guran Europako iparralderago joatea deliberatu genuen. Ondo pentsatu eta gero Suitzan egun batzuk igarotzea erabaki genuen, gainean genituen 40 gradu italiarrak gainetik kentzeko itxaropenez eta energi mailan oso interesgarri deritzogun herri bat hurbiletik ezagutzeko gogoekin. Gure ustean haien herri eta lurralde mailako esperientziak oso egokiak izan daitezkeelako Suitza bezain txikia den beste herri baterako, Euskal Herrirako alegia. Horrela, muga nahiko bitxi batek bitan banatuta duen Commo herri txikerrera ailegatu ginen, non alde batetik bestera zirkulatzeko tramite bakarra pegatina baten trukean 80 euro ordaintzea izan zen. Antza, Suitzan zirkulatzeko tasa moduko bat zen, hori bai, kobratzea ez zen beste ezertaz ez zuten inongo ardurarik azaldu. Era horretan eta suitzarrek ongi etorria emateko duten modu bitxiarekin
txantxetan genbiltzala herrialdera sartu ginen hegoaldeen dagoen
zonaldetik. Burura etorri zitzaigun estreneko ideia izan zen kostalderik
ez duen halako herri batean zenbat eta zenbat ur topa zitekeela.
Suitza osoa, berezkoa duen bizitasunaz gain, haien paisajeari
are eta emankortasun kutsu handiagoa ematen dien ibai, kanal eta
aintzirez josia dago. Bestalde egun mordo bat hodei txiki bat bera ere ikusi barik izan ondoren, Suitzara barruratu bezain fite euria berriz ikusi ahal izan genuen. Aurrerago ederki asko ikasiko genuen zeinen azkarrak diren hemendik eguraldi aldaketak....egun argi eta eguzkitsu batetik, 10 minututan, arbolak errotik erauzi zituen ekaitza batera igaro ginen eta. Zenbait ordu bidaiatu ondoren Bielera ailegatu ginen, Bernatik gertu dagoen 50.000 biztanleko herribildu batera. Mont Soleil bezalako mendi berdeez inguratua eta Bielersee lakuaren altzoan, kantoi horren 3 laku handienetarikoa. Hantxe genuen Isabelle gure zain, 5 egunez Suitza eta suitzarrei buruz genituen ehunka galderen xedea izango zen neska xaloa (esker mila Ixa zure egonarriagatik, zorretan gaude zurekin). Bieletik arreta bereganatzen dizun lehendabiziko kontua da haien bizi-maila. Nahikoa duzu herritik osteratxo bat ematearekin horretaz jabetzeko: kaleak eta leku publikoak txukun baino txukunago zainduta, oso zaila zeozer zikin edo puskatua topatzea, 18 urteko gazteak BMW eta Porcheak gidatzen haien etxe atarietaraino edota nola udan “festaguneak” ixten dituzten inork gutxik arazorik ez duelako bere opor guztiak mundutik bueltaka emateko. Isabelle komentatzen zigun nola bere koadrilaren gehiena Suitzatik kanpo zegoela eta hau oso ohikoa dela inguru horietan. Adin jakin batean, etxetik hanka egin eta oso gaztetatik beste herri batzuetan bizimodua burutzea zeure kabuz. Jakina denez, beti dena ez da arrosa kolorekoa eta tren geltokitik pasa ondoren argi ikusten zen hemen ere baztertua dagoen giza-multzo bat ere badagoela. Sabairik gauean lo egiteko eta tren geltokiko horma ilunek sortutako berotasunean aterbe bilatzen dutenak. Hala ere, Suitzan “ondo” bizi dela ez digu inork ere ukatu. Langabezia ez ohizkoa zonalde honetatik eta kontatu ziguten arabera Suitzako batezbesteko soldata 1800 euro ingurukoa da...horrela ulertzen da nola ur botila baten truke 5 euro kobratu diezazuketen! Harritu gintuen beste gai bat, eta neurri batean inbidia apur bat
eman ere, hizkuntzekin duten erraztasuna izan zen. Suitzan, nagusiki,
4 hizkuntza erabiltzen dira zonaldearen arabera:
alemanera, frantsesa, italiera eta rumantsch (mendialdeko gutxi batzuk hitz egindako hizkuntza). Beraz txikitatik alemanera
eta frantsesa ikasten dituzte eta bizi diren zonaldearen arabera
italiera eta alemaniar-suitzera. Era berean eskolatik bertatik
eta hizkuntza-eratorpen bera duen alemanera bezalako hizkuntza
bat jakinda, gehiengo bat(gazteak nagusiki) ingelesez ederto moldatzen
da. Jendearekin izan genuen harremana oso ona izan zen. Hasiera batean
jende berria ezagutzeko orduan itxi samarrak izateko itxura badute
ere, behin harreman apur bat egina zeinen oker zabiltzan ohartzen
zara. 5 egunetan ezagututako jendearen etxeko ateak zabal-zabalik
izan ditugu bai eta lanean ere esku bat botatzeko ere. Nago, lehen
esan dugun modura, hemengo jendea bidaiatzeko joerak berebiziko
garrantzia duela adierazi diguten jarrera atseginean. Halako abegitasuna
ezin da ulertu ez bada haiek beraiek ere etxetik kanpo ibiltzea
zer den ez badakite. Gazte-gaztetatik bertoko jendea independizatu
egiten da, edo atzerrira joanez bere kabuz bizimodua egiteko edota
haien etxe propioa alokatuz. Azken hau Euskal Herrian baino ohikoa
den kontu bat delarik, besteak beste, oso arrazoi errez batengatik:
alokairuko etxe baten prezioa Suitzan, non esan bezala batezbesteko
soldata 1800 euro inguruan dabilen, Euskal Herrian bezain altua
izaten delako. Gaur egun EH-n lan ezegonkorra, gazte eta emakumeentzat
bereziki, eguneroko egia dela kontutan harturik. Bestalde harridura sortu digun eta, egia esan, tarteka barrea eragin ere, izan da zeinen “gizabidezko eta zuzena” den gizarte suitzarra. Egia da geuk 15 mila biztanleko herri bat eta bere inguruak baino ez ditugula ondo eta gertutik ezagutu, Berna bezalako hiri batekin konparatu ezin dena jakina, baina ikusitakoa ikusita gaude leku batetik bestera alde nabarmenak ez direla egongo. Adierazi nahi dugun hau ulertzeko adibide on bat daukagu: Bielen, normala denez, zaborra jasotzeko zerbitzu publikoa daukate bai eta zakarra biltzeko poltsa ofizialak ere. Hau oso arrunta izan daiteke baina inguru hauetan gauza batek bere erabilpen zehatza duenean, kasu honetan zabor-poltsak, esan nahi dutena da poltsa horiek baino ez direla erabili behar, esklusiboki. Horrela ulertzen da Bieleko jende guztiak zabor-poltsa ofizialak erabiltzen dituela ziurtatze aldean “zaborren polizia” moduko bat sortu izana, zeina besteak beste poltsa zuzena erabiltzen ez duten “gixarajoak” harrapatzeko dedikatzen den. Horretarako inongo arazorik ez dute “delitua” burutu duen ausartaren zabor-poltsak irekitzeko, harengana heltzeko daturen bat aurkitu nahian.... eta topatuz gero isuna ederra opari. Kafkiarra benetan. Hala ere, orokorrean suitzarrak oso hertsiak izan daitezkeela iruditu badaiteke ere, drogak bezalako gaiekin ez dute jarrera berdina mantentzen, antza. Horrela, nahiz eta Suitzan marihuana legalizatua ez dagoen, errez asko topa dezakezu zenbait denda(hemp shops, grow shops...) zeinak haren salmentara ia dedikatuak direnak, ezplizituki zer saltzen duten inon adierazten ez badute ere. Gure aburuz, erabat onartua dagoen gaia da hauxe, legez kanpo egonik ere. Horrela ulertzen da denda hauek kanpotik bestelako itxura bat mantentzea eta argikiro ez adieraztea marihuanaren salmenta (lore aromatikoak, infusio-belarrak....) nahiz eta denon gauza jakina izan halako lekuetan haien legeetatik at dagoen zeozer saldu. Itxuran oinarritutako gizarte baten kontraesanak. 5 egun hauek gure gizartea eta, esan dezagun, europarragoa den
batekin dagoen aldeetaz jabetzeko balio izan digute. Aurrean ditugun
100 egunetan zain dugunaren prologoa. Egiatan bueltatzeko lekua dugu Suitza. Denbora gehiagorekin, ahal
bada. ekogaia proiektuaSuitzan igarotako 5 egunetako lana ongi bereiztutako bi zatitan
banandu genezake. Alde batetik azpiegituraren hobekuntza eta gure
etxea den karabanaren instalakuntza. Dena prestatzen eta fintzen
ibili gara bidaian buru belarri sartu aurretik, azken momentu
ezustekoak saihestu guran. Beste alde batetik, eta bidai honen zio nagusiari jarraiki, Suitzaren
sare energetikoa gertutik ezagutu eta han burututako energia berriztagarrien
esperientzietatik ikasi. Estreineko 2 bisitak zonalde berean burutu genituen, Mont Soleil
parterik altuenean, Bieletik hurbil kokatutako mendi batean. Planta honen helburu nagusia da gaur egun munduan merkatuan dauden eguzki-plaka ezberdinekin esperimentatzea, haien lurralderako modelorik egokiena izan daitekeena aurkitu eta erabiltzeko. Betiere eguzkiaren indarrari ahalik eta etekin gehien ateratzeko xedez. Aipatzekoa da Mont Soleileko planta honez gain, eguzki instalazioa kudeatzen duen elkarte berak Bieleko aintziran lan-gunea duen eguzki-indar bidezko katamaran bat daukala. Geuk itsasontzia bisitatzeko aukera izan genuen baita arazorik gabe funtzionatzen duela ikusi ere.
2500 w/orduko 5 generadore dauzka. Hauen bidez urteko 80 milioi kWh-ko ekoizpen energetikoa erdiesten dute. Kopuru honekin Bieleko gastu energetikoaren herenari aurre egin diezaiokete edota, bestela esanda, 50.000 pertsonen urteko gastua. Goraipatzekoa da nola urteak pasa ahala eta zentralak jasotako konponketa eta hobekuntza guztiez gain, gaur egun ere funtzionamendua erabat mekanikoa izaten jarraitzen duela, inolako partehartze elektronikorik gabe. Orokorrean 3 instalazio hauek puntu nagusi bat daukate amankomunean, haien inguru naturalean zeinen ongi eta txukun txertatuta dauden inolako kalte eta trabarik egin gabe oso modu naturalean. Gai honekin azpimarragarria da oso zentral hidroelektrikoaren kasua parke natural baten barne-barnean kokatuta egonda, laku baten parean paraje izugarri batean. Instalazio txiki mota hauek energia berriztagarrien integrazio eta naturarekiko errespetuaren adibide ederrak dira. Zentzu honetan aipatzekoa da esperientzi hauek ez direla esperientzi isolatuak baizik era kantoietan banatutako autosufizientzia energetikoaren plan orokorraren partaide direla. Helburua argia da, Suitza osatzen duten 25 kantoiak, posiblea den heinean erabateko independentzia izatea energiaren ekoizpenean eta era berean, berebiziko garrantzia emanez energia berriztagarrien gaiari. Gertutik ikusi ahal izan ditugun 3 asmo hauek ideia honen adibide garbiak dira. Kantoi bakoitzean enpresa moduko txiki bat dago, bere zonaldeko planta energetikoen kudeaketaz arduratzen delarik. Geuk BKW/FMB-ren lana hurbiletik ikusi ahal izan dugu eta haien bitartez jakin ere, nola esperientzia txiki hauek egun Alemaniako enpresa energetikoek mehatxatuta dauzkaten. Enpresa handi hauek, planta hauen eraginkortasunaz jakitun izanik, gaur egun presioa egiten ari dira hauek haien “sare energetiko handi eta bertikalean” txerta daitezen. Gure ustez, egun hauetan AAEEBBetan gertaturiko energia-gabetze erraldoia gogoan izanda, instalazio mota txiki hauek halako arazoen aurkako konponbide moduan agertzen zaizkigu. Zorionez, haien lan txukunari tinko darraie. |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|